bidasoamedia bidasoamedia

15.000 bisitarien muga gainditu du Gabonetako Haur Parkeak, hirugarren urtez

Aisia

15.352 bisitari jaso ditu aurten Ficobako Gabonetako Haur Parkeak. Hirugarren urtea da 15.000 bisitarien muga gainditzen duela. Joan den urteko datuak hobetu dituzte antolatzaileek. Batez beste, %20 igo da bisitarien kopurua egunero. Kontuan hartu behar da, gainera, aurten abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bakarrik ireki dituela ateak. Iaz baino bi egun gutxiago izan dira.

Bisitarien %45 Behe Bidasokoa izan da, eta %18 Oarsoaldekoa. Donostialdetik, Urola Kostatik, Tolosaldetik, Goierritik, Bortzirietatik eta Iparraldetik iritsi dira gainerako bisitariak. Hori dela eta, inguruko eskualdeetako jendearentzat erreferentzia bilakatu dela azpimarratu dute aurten antolatzaileek.

Abenduaren 26an zabaldu zizkion ateak parkeak publiko orokorrari. Lehenago, ikastetxeentzako bisita egun esklusiboak ere izan ziren. Horietan, 1.916 haur jaso zituzten, 17 ikastetxe ezberdinetatik. Iaz baino %7 gehiago izan ziren.