bidasoamedia bidasoamedia

1936-1945 garaiari buruzko dokumentala egin dute Hendaian

Memoria

“Ez berriz holakorik! / Plus jamais ça” dokumentala egin du Hendaiako Herriko etxeak, 1936-1945 urteen artean herrian izandako elkartasunaren eta izugarrikerien inguruko lekukotzak biltzeko. Apirilaren 24an 19:00etan aurkeztuko dute Vairétés zine gelan, doako proiekzio batekin. Ondoren, protagonistekin hitz egiteko aukera egongo da.

Simone Vilalta, Angèle Peyrelongue, Maite Faget eta Visi Busto andereek parte hartu dute proiektuan. Urte haietako oroitzapenak kontatu dituzte, beste hainbatetan ikasleen aurrean edo Deportazioaren biktimen oroitzarretan egin izan duten bezala. Espainiako gerra zibiletik ihes eginda iristen ziren errefuxiatuen harrera, alemaniarren okupazioa, erresistentzia sareak, eta kontzentrazio esparruetako infernua aipatu dituzte, besteak beste. Pierre Thillaud Oroitza elkarteko presidente eta historialariak ere parte hartu du.

Hendaiako Herriko Etxeko komunikazio eta kultura zerbitzuak izan dira dokumentalaren diruztatzearen eta errealizazioaren arduradunak. Zuma Production Hendaiako ekoizpen etxearen laguntza izan dute. 34 minutuko dokumentala da.