bidasoamedia bidasoamedia

2017aren balorazio baikorra egin dute Hondarribiko aireportuan

Emaitza onak utzi ditu 2017urteak Hondarribiko aireportuan. 2016arekin konparatuta, %6,6 hazi da azpiegitura erabili duten bidaiarien kopurua. Urteko azken hilabetean, abenduan, %11,2ko hazkundea eduki du.

Guztira, 281.859 bidaiari pasa dira Hondarribiko aireportutik. Hegazkinen trafikoa, ordea, pixka bat jaitsi da 2016arekin alderatuz, %0,4. Ia 7.000 operazio (6.925) neurtu dituzte joan berri den urtean. Urte osoan zehar Bartzelonara eta Madrilera joateko (eta buelta egiteko) hegaldiak jasotzen ditu Hondarribiko aireportuak. Udan zabalagoa izaten da eskaintza.