bidasoamedia bidasoamedia

223 lan jaso dituzte Irungo Gazteen Bideo Lehiaketan

Gazteria

Abenduaren 26tik 29ra egingo dute aurten Gazteen Bideo Lehiaketa, Irunen. 223 film labur jaso ditu Irungo Udalak, eta parte hartzearen balorazio baikorra egin du: “Iazko ekitaldiarekin alderatuta, hazkundea agerikoa izan da”. 170 lan jaso zituzten joan den urtean.

Horien artean, 23 hautatu dituzte abenduaren 26tik 29ra Amaia Kultur Zentroan proiektatzeko. Irun.org web gunean ikus daiteke hautatutako lanak zeintzuk diren. Hiru sail egongo dira, eta bakoitzean film bat sarituko dute: Film Labur Onenaren Saria, +Cortos eta Bidasoa eskualdeko film labur onena.

Lehenengoa irabazten duenak 1.500 euro irabaziko ditu, bigarrenak 400 euro eta azkenak, 200 euro. Gainera, Bidasoko lanik onena 50 jaialditan aurkeztuko dute.