bidasoamedia bidasoamedia

%2ko igoera eduki du Irunbusek, erabiltzaileei dagokienez

1,6 milioi erabiltzaile gehiago eduki ditu Irunbusek 2017an, aurreko urtean baino %2 gehiago. Guztira, 1.671.366 bidaiari eduki ditu urtean zehar.

Linea guztietatik Zaisa-Ospitale ingurukoa izan da arrakastatsuena (1.203.228 bisitarirekin). Gainera, landa eremuko autobus zerbitzuak ere igoera nabarmena izan duela jakinarazi dute (%4,5 gehiago).

2018rako Irunek lehen autobus elektrikoa izango duela ere jakinarazi dute. Gainera, L-4 linea handiagotuko dute, irundarrei ahalik eta zerbitzu eraginkorrena eskaini ahal izateko.