bidasoamedia bidasoamedia

30,2 milioi euroko aurrekontua onartu du Hendaiako Herriko Etxeak

Aktualitatea

30 milioi eta 263.000 euroko aurrekontua onartu du Hendaiako Herriko Kontseiluak, 2018 urterako. 21 milioi inguru langile, proiektu eta gastu arruntari aurre egiteko baliatuko dira, eta beste 8,3 milioi euro inbestizamenduetarako. Hau da, aurrekontu osoaren laurdena baino gehiago inbestizamenduetara doa, bereziki Itsas Etorbideko berritze lanak direla medio.

Frantses estatuko diru sarrerak apalduko direnez, gastuak ere apaldu behar izan dituztela aitortu du Udal Gobernuak. Egin beharreko inbertsioak izan ziren herriko kontseiluan emandako eztabaidagune, bereziki, Zokoburuko atseden edo laket portuak ekarri zituelarik oposizioaren desadostasunik gehienak.

Zokoburuko atseden portu edo kirol kaiak 3 milioi euroko aurrekontua izango du aurten, kasik erdia, inbestizamenduetarako. Horregatik, Udal Gobernuak ez du ulertzen oposizioaren kritika horretan oinarritu izana.