bidasoamedia bidasoamedia

30.775 korrikalarik Behobia-Donostia erdi maratoiaren 54. Edizioan parte hartuko dute

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 2015ean jo zuten goia 34.000 parte-hartzailerekin, eta orduz geroztik kopurua pixkanaka apaltzen joan bada ere, bosgarren urtez jarraian 30.000ko langa igarotzea lortu dute.

Aurten, aldiz, hainbat berrikuntzarekin dator Behobia-Donostia, eta milaka bisitari-korrikalariek lasterketaren inguruan sortzen duten giroa, inoiz baino gehiago Irunen bilduko da.

Segurtasun aldetik ere, bada berrikuntzarik. Aurten lehen aldiz, dortsalek QR kode bat izango dutelako, eta horri esker korrikalarien fitxa eta osasun datuak jaso ahalko dituzte modu erraz batean, osasun profesionalek esku hartu behar izanez gero lana arintzeko.