bidasoamedia bidasoamedia

50 ikur frankista kenduko dituzte Irunen

Irungo Udalaren ekimenez, oraindik hirian geratzen diren Frankismo garaiko arrastoak kentzen hasi dira. Atzo ekin zieten ezabatze lanei, eta orotara, 50 ikur inguru kenduko dituzte.

Joan den maiatzean onartu zuten udalean ikur frankistak ezabatzen hasteko mozioa, Memoria Historikoaren legea betetzeko. Hala, ikur frankistak dituzten erakinen jabeekin kontaktatu ostean, 45ek (guztiek alegia) baiezkoa eman dute. Udaletik jakinarazi dutenez, jabeek ez dute inolako inbertsiorik egin beharko eta datozen egun eta asteetan jarraituko dute ezabatze lanekin.