bidasoamedia bidasoamedia

Abian da hotzaren kontrako zerbitzua Irunen

Gizarte gaiak

Hotzaren kontrako zerbitzua martxan jarri du Irungo Udalak, azken asteetan tenperaturek behera egin ondoren. Etxerik ez dutenei zuzendutako zerbitzua da, logela, edari beroa eta gosaria eskaintzeko helburua duena.

Euskalmeten iragarpenak kontuan hartzen dituzte, eta tenperaturak 8 gradutik beherakoak direnean aktibatzen dute zerbitzua. Udaltzaingoak jartzen du martxan, goizeko iragarpena kontuan hartuta. Hala ere, gauean tenperatura jaitsiko balitz, protokoloa aktibatuko lukete.

Zerbitzuaren beharra duenak, lehenengo Udaltzaingoaren egoitzara joan beharko du, eta haiek lagunduko diote hotelera. 20:30ean hartuko dituzte beharra dutenak. Goizean, hotela 10:00etarako utzi beharko dute.