bidasoamedia bidasoamedia

Abian da “Mary Shellyren Frnakestein. 200 urte zatiak josten” zikloa

Joan den astean herriko ikastetxe eta Talaia institutoan proiektua aurkeztu ondotik, eta abuztuaren 31az geroztik bisita daitekeen Zuloaga Etxeko erakusketak oihartzun handia izan ondotik, mimo handiz antolatutako zikloari abiada emango diote.

Erakusketari dagokionez, oroitarazi beharra dago herriko hainbat artistek parte hartu dutela, Judas Arrieta, Elena Odriozola edota Menina txotxongilo tailerreko kideak, besteak beste. Baina hiru hilabeteko programazioa lau ataletan banatu dute, batetik film emanaldiak, beste aldetik solasaldiak, haurrentzako tailerrak eta jarduerak, eta Kunshtalleko ikasleekin lankidetzan, herriko komertzioen erakuslehioak atontzeko ekimena. Horrela, film baten proiekzioarekin ekingo diote zikloari gaur arratsaldeko 19:00retan Kultur Etxeko areto nagusian.

Liburutegira jendea erakarri nahian, Mary Shellyk 18 urte zituela idatziriko Frankestein eleberriaren 200. urtemuga kari, idazlearen figura lehen lerrora ekartzeko, eta omentzeko helburuarekin ere antolatu dute zikloa. Ildo horretatik ere, heldu den astean abiatuko duten solasaldi xortarekin, eleberriak zabalik uzten dituen eztabaidagaiak landuko dituzte adituen eskutik. Emakumea, zientzia, imaginario kolektiboaren eta literatura unibertsalaren munstroak etabar luze bat…