bidasoamedia bidasoamedia

Aduanak desagertu zirenez geroztik, eskualdeak jasan dituen aldaketez gogoetatu dute Behobian

Joan den ostiralean, aldiz, Ez Mugak elkarteak antolatutako “Muga Oroimenak” jardualdiaren baitan, mugaren kontzeptuari buruz hausnartu, eta aduanak desagertu zirenez geroztik, Bidasoa eskualdeak jasan duen erabateko aldaketaz gogoetatzeko aukera izan zuten Irungo Behobia auzoko zentro sozial berrian bildutako ehun bat lagunek.

Garai bateko aduanaren zaintza-gorputza eraikina arraberritu, eta berreskuratu egin baitute horretarako. Hala, ezin gune sinbolikoagoan aurkeztu zuten Mikel Uharte eta Heidi Otaduyk euren dokumentala. “Aitortzeko ezer?” edo “Zerbait deklaratzerik?”, Hendaia-Pausu eta Irun arteko mugan hamarkada luzeetan zehar mugazainek nornahiri egin dioten galdera gogora ekarri dute izenburuan.

  1. urteko urtarrilaren 1ean, aldiz, Europa barneko mugak desegin ziren, pertsona eta merkantziendako ere, eta horrek eragin zuena biltzen du batetik dokumentalak.