bidasoamedia bidasoamedia

Afrikako LGTBI komunitateari buruzko erakusketa ikus daiteke Kabigorrin

eskubideak

'Maitatzea ez da delitua. Gure borroka Afrikan' erakusketa prestatu dute Kabigorri ateneoan, Amnesty International elkartearen eskutik. Irailaren 25era arte egongo da zabalik, ostegunetik igandera, arratsaldez.

LGTBI komunitateak bere eskubideen alde Afrikan egiten ari den lana ezagutzera ematen du erakusketak, 27 argazkiren bidez. Amnesty International-ek azpimarratu du Afrikako 38 estatuk sexu bereko helduen harreman onartua kriminalizatzen dutela, eta sexu gutxiengoek, indarkeria pairatzen dutela. Homosexualitatean legala den herrialdeetan, bestelako egoerak ematen dira. Hegoafrikan, kasu, ohikoak izaten dira, LGTBIren kontrako gorroto delituak.