bidasoamedia bidasoamedia

Aireportuetako koordinazio batzordera ez dituzte Hondarribiko eta Irungo Udalak gonbidatu

Garraioa

Haien haserrea adierazi dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, ez dituztelako Euskadiko aireportuetako koordinazio batzordera gonbidatu. Hondarribiko aireportuaren egoera zegoen mahai gainean, bilkura horretan.

Batzorde horretan parte hartzeko eskaera egin zuten udalek, joan den urriaren 24an, aireportua babestea eta sustatzea helburu duen Ortzibia sozietatearen bidez. Gipuzkoako tokiko zein lurraldeko administrazioek eta Komertzio Ganbarak eratzen dute entitatea.

"Gure ustez, aireportua azpiegitura guztiz garrantzitsua da Gipuzkoako eta Euskadiko garapen sozioekonomikorako oro har; eta aireportuko operazioen espazioa Irun eta Hondarribia hiriek partekatzen dutenez. Aireportuaren etorkizunaz hitz egingo den bileran egon nahi dugu", adierazi dute alkateek.

Bilera ostegunean izango da, azaroaren 3an, eta Irungo eta Hondarribiko udalek ez dute parte hartuko. Gogoratu beharra dago Irungo eta Hondarribiko udalbatzetan aireportuak indarrean jarraitzeko erakunde adierazpen bana onartu dutela.