bidasoamedia bidasoamedia

Aitzpea Gonzalezek zilarrezko domina lortu du Espainiakoan

kirola

Espainiako bigarren gelditu da Aitzpea Gonzalez Santiagotarrak K.E.ko arraunlaria, 23 urtez azpiko skiff proban. Joan den asteburuan jokatu dute aulki mugikorreko Espainiako Txapelketa, Banyoles-en (Girona).

Emaitza hori dela eta, Espainiako Arraun Federazioak Banyolesen bertan egitekoa duen egonaldira deitu du Gonzalez, eta han egindakoaren arabera, Europa mailako lehiaketetan parte hartzeko txartela lor dezake. Osertz Gonzalez ere Espainiako Federazioaren kontzentrazioan egongo da, Gazte Mailako skiff-ean Espainiako laugarren izan delako.