bidasoamedia bidasoamedia

Alarde parekideari harrera egiteko eskatu dio EH Bilduk Irungo Udalari

berdintasuna

Alarde parekidearekin Irungo Udalak azken urteetan izan duen jarrera salatu du EH Bilduk. Gainera, eskaera zuzena egin diote Jose Antonio Santano alkateari, ekainaren 30ean Alarde Publikoari harrera egin diezaion.

EH Bilduko kideek adierazi dute azken urteetan, udal gobernuak izandako “utzikeriak” jaietan “egoera nahasiak, bortitzak eta desatseginak” sortu dituela: “Urtero, PSE-EEk Irungo gizartearen zati handi bati bizkarra ematen dio, horrelako egoeretan politikoki gehiago saltzen duelako.

Gainera, “itxuraz ezkertiarra den” alderdi batek alarde pribatuari soilik babesa ematea leporatu diote. Udalak kaleratu berri duen jaietako programan alarde “baztertzailearen” irudiak besterik jarri ez dituela salatu dute. Luis Mariano informazio bulegoan ere gauza berbera egin dutela aipatu dute.