bidasoamedia bidasoamedia

Alardeen afera aztertu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan

eskubideak

Irungo eta Hondarribiko alardeen gaiari heldu diote Gipuzkoako Batzar Nagusietako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Batzordean. EH Bildu taldeko Lohitzune Txarolak egindako galderak erantzun ditu Markel Olano diputatu nagusiak. Ondoren, Irungo Alarde Publikoko eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiako ordezkariek hitza hartu dute.

Markel Olanok ez du ekarpen berririk egin agerraldian. Gipuzkoako Foru Aldundiak Irungo Alarde Publikoari, publikoa denez, diru-laguntza ematen segituko duela jakinarazi du. Baina ordezkari ofizial batek babesa ematearen eskaerari buruz, PSEk eta EAJk adostutakoa berretsi du: liskarra ez areagotzearren, aldundiko presentzia ofizialik ez dela izango. ez Irunen, ez Hondarribian, eta ez alarde parekidean, ezta tradizionalean ere.