bidasoamedia bidasoamedia

Aldaketak egingo dituzte Hendaiako Hegobus zerbitzuan

Garraioa

Hendaiari eragingo dioten zenbait aldaketa egingo dituzte Hegobus autobus linea sarean. Hego Lapurdiko Hiri Elkargoaren eskumena da orain. Abiapuntu bat zela, eta hobekuntza etengabea beharrezkoa izanen zela iragarri zuten Hiri Elkargo zein Hendaiako agintariek hastapenean.

Kontuan hartu behar da, Hegobus berriak ez direla lehengo Hendaiako doako Uribil ailegatzen zen zenbait lekutara iristen. Horrela, udazkenean Atabalako bizilagunekin bildu eta gero, kexua luzatu izan duten Orioko auzokideekin bildu ziren Herriko Etxeko Xantal Kherig eta Fred Tranche hautetsiak, Marc Sy TRANSDEV garraio konpainiako arduraduna eta Hiriguneko Mugikortasun Poloko ordezkaria den Estelle Daviaud.

Bilkuran, 4. eta 5. lineatan eginen dituzten hobekuntzen berri emateaz gain, %80tik gorako elbarritasun maila duten handikapatuentzako atez-ateko autobus zerbitzu berria aurkeztu zieten herritarrei. Astelehenetik larunbatera martxan izanen da, goizeko 9:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez, 14:00etatik 18:00etara. Eskaera aitzinetik egin behar da, 0800 891091 telefonora deituz.