bidasoamedia bidasoamedia

Alokairurako diru-laguntzak emango ditu Irungo Udalak

23-35 adin tarteko irundarrek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, Irungo Udalaren eskutik. Ondorengo oinarrizko baldintzak bete beharko dituzte: errentan hartuko den etxearen prezioa ez da izan behar 700 eurotik gorakoa, eskatzaileen urteko diru sarrerak 9.000 eta 24.000 euro artekoak izan behar dira eta Irunvin izena emana eduki behar izango dute.

Laguntza jasoko dutenek hilero 100 euro eskuratzeko aukera izango dute, urtebetez. Hau da, urtebetean 1.200 emango dizkie udalak alokairuzko etxearen errenta ordaintzeko. Laguntza eskaerak abuztuaren 31ra arte egin daitezke, Irunviren egoitzan. Horiek eginda, udalak hiru hilabeteko epea izango du eskaerak aztertu eta ebazpena emateko.