bidasoamedia bidasoamedia

Amaitu da Gabonetako kanpaina Irunen

Aktualitatea

Zabaltza plazako patinatze pista desmuntatzearekin batera amaitu da Gabonetako kanpaina Irunen. Abenduaren 12tik urtarrilaren 10era egon da zabalik, eta urtarrilaren 12an libratu dute plaza. Udalak antolatu eta diruztatu du aurten izotz pista, 100.000 eurotik gorako inbertsioarekin.

Guztira 9.643 erabiltzaile izan ditu patinatze pistak. Iaz zortzi egun gehiagoz egon zen zabalik, baina 18.500 erabiltzaile erakarri zituen. Aurtengo erabiltzaileetatik 1.500, Ficobako Gabonetako parkean eskuratutako deskontu kupoiarekin joan dira izotz pistara. Patinatzeaz gainera, musika entzuteko aukera izan dute Zabaltza plazara hurbildutakoek. Hamabi kontzertu baino gehiago izan dira Gabonetan zehar.

Ficoba eta Oiasso, interes gune

Ficobako Haurren Eguberrietako parkeak 15.381 bisitari izan ditu. Gainera, urtarrilaren 3an, igandearekin, “sarrerarik ez dago” kartela jarri behar izan zuten, parkearen historian lehen aldiz, 2.000 bisitari izan zirelako. Oiasso Erromatar Museoan jarduera bereziak egin dituzte, Gabonak zirela eta. 200 bisitari izan ditu museoak.