bidasoamedia bidasoamedia

Amute-Kostako jaiak izango dira asteburuan

Aisia

Badatoz Hondarribiko Amute-Kosta auzoko jaiak. Urteko azkenak izaten dira Hondarribian, eta auzoetako jaien artean, handienak. Hogei jarduera baino gehiago antolatu ditu auzo elkarteak, udalaren laguntzarekin.

Denetarik egongo da: haurrentzako jolasak, kirol jarduerak, musika, otorduakā€¦ Azken urteetan arrakasta gehien izan dutenak ondorengoak dira: ostiral arratsaldeko haurren jokoak, afalosteko Zenbat dakizu? galdera jokoa, larunbateko herri bazkaria eta ondorengo dantzaldia, gaueko musika emanaldia, eta igandeko estropadak. Aurten mareen kontua dela-eta, arratsaldez egingo dute Amute-Kostako Traineru Estropada.

Larunbatean egingo den herri bazkariak bederatzi euro balioko du. Gainerako ekitaldi guztiak, ordea, doakoak izango dira. Auzotarrei deia egiteaz gainera, hondarribiko gainerako bizilagun guztiei ere luzatu diete gonbidapena, festez gozatzera gerturatu daitezen.