bidasoamedia bidasoamedia

Aranzadi Elkarteak boluntarioak behar ditu Hondarribian

Ingurumena

Anfibioen, narrastien, burruntzien eta sorgin orratzen egoera aztertzeko eta haien habitatak hobetzeko jarduerak antolatu dituzte Aranzadi zientzia elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak. Hondarribiko Justizen egingo dute horietako bat, martxoaren 19an, eta boluntarioak behar dituzte.

09:30ean hasiko da lana, Justizko merenderoan. Parte hartzeko interesa duenak izena eman beharra du. Bi modutara egin dezake, 943 46 61 42 telefono zenbakira deituz, edo idazkaritza@aranzadi.eus helbide elektronikora deituta.