bidasoamedia bidasoamedia

Argia Saria jaso du Amapola Morea irratsaioak

komunikazioa

Irratien ataleko Argia Saria eman diote Amapola Morea emankizunari. Antxeta Irratiak eta Oiartzun irratiak elkarlanean ekoizten duten emakumeen elkarrizketa saioa da. “Euskal Herriko emakumeak lehen lerrora ekartzeko ahaleginagatik” eman dietela azaldu dute antolatzaileek.

Aitziber Zapirainek (Antxeta Irratia) eta Mirari Martiarenak (Oiartzun Irratia) zuzentzen dute saioa, eta haiek jaso dute saria. Eskerrak eman dizkiete Argiari, eta bi irratiak aurrera eramateko indarra ematen duten komunitateei.