bidasoamedia bidasoamedia

Aste Santurako prest dago Hondarribia

Turismoa

Dena prest dute Hondarribian, Aste Santuan bisitariak jasotzeko. Arma Plazan bisita gidatuak eskaintzeaz gain, turismo bulegoa egunero zabalik egongo da. Alde Zaharra, Portua eta Guadalupeko gotorlekura bisitetan, kanpokoena ez ezik, bertakoen parte hartzea ere emendatu da azken aldian. Aste Santuetan ere, mantenduko dituzte. Hondarribia izango da eskualdeko Pazko Asteko turismo eskaintzaren erreferentzia.

Irunek ere berea erakarri nahi du. Horretarako, Oiasso Erromatar Museoak, iaz 1.000 bisitari inguru jaso zituen Aste Santuko bost jai egunetan zehar, hainbat jarduera proposatzen ditu. Bidasoako ardo eta gastronomiari bultzada emateko helburuarekin, bi argitalpen berri kaleratu dituzte, Bidasoa Bizirik eta Basquetour-ekin batera egiten den Euskadi Gastronomikoa Produktu Kluben promozioaren baitan.