bidasoamedia bidasoamedia

Astelehenean irekiko dute Gabonetako Haur Parkea

Aisia

Gabonetako Haur Parkea jarriko dute Irungo Ficoba erakustazokan, abenduaren 26tik, urtarrilaren 4ra. Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Ficobako hiru pabiloiak zabalduko dituzte, arratsaldez, 15:00etatik 20:00etara. 3-13 urte artekoek 8 euro ordaindu beharko dute. Helduak 6 euroren truke sartu ahal izango dira, eta 3 urtetik beherakoak, doan.

Lehen pabiloian robotika eta scratch (programazioa) tailerrak antolatu dituzte. Pabiloi berean, bubble socker futbolean aritzeko burbuila eta Wii-an aritzeko gunea egongo dira. Horrez gain, karaokea, puzgarriak, futbolinak, air-hockey mahaiak eta eskulanetako tailerrak.

Bigarren pabiloian, aurtengo berritasun nagusia: La Barredora. Haurrek euren trebetasun fisikoak erakutsi beharko dituzte jauzi eginez, eta orekari eutsiz. Bestalde, Battlefield Live bideojokoan aritzeko aukera, zezen mekanikoa, puzgarri gehiago eta ping pong mailak egongo dira.

Hirugarren pabiloian karruselak egongo dira: matxinsaltoa, haur trena, baby hegalaria, talka autoak, ohe elastikoa etab.