bidasoamedia bidasoamedia

Asun Casasolak emango du Irungo jaietako pregoia

Asun Casasola Nagore Laffageren amak irakurriko du aurtengo San Pedro eta San Martzialetako pregoia. "Nagore emakumeen askatasunaren aldeko borrokaren ikur bihurtu da. Ez esatearen eskubideagatik eta errespetatuagatik. Bere amak, Nagorek "ez" esan zueneko ausardiaren oroitzapena mantentzen du”, adierazi du José Antonio Santano Irungo alkateak.

Alkateak nabarmendu du Joseba Asiron Iruñeko alkatearekin elkarrizketetan dela. Alde batetik, ekainaren 23ko pregoira gonbidatu du. Era berean, uztailaren 7ko omenaldiak koordinatzeko lanetan ari dira.

Nagora Laffage omenduko dute igandean

Nagore Laffage Casasola omenduko dute igande honetan, eguerdiko 12etan, Irungo Zabaltzan. Erretxinduak taldeko antolatzaileek Juan Wollmer biribilgunean eraikiko den haur parkeari, Nagore Laffage izena jartzea proposatu dute eta sinadurak biltzen hasiko dira, igande honetatik aurrera.