bidasoamedia bidasoamedia

Aurrekontua prestatu du Irungo Udalak

politika

PSE-EEk eta EAJk osatzen duten Irungo gobernu taldeak 2017ko udal aurrekontuaren zirriborroa prestatu du. 72,16 milioi eurokoa da, iazkoa baino %3,41 handiagoa. Gainerako talde politikoek dagoeneko jaso dute proposamena, eta orain zuzenketak aurkezteko garaia dute. Abenduaren 16an amaituko da epea.

Miguel Angel Paez Ogasuna arloko ordezkariak eta Xabier Iridoy EAJ taldearen bozeramaileak baieztatu dute kontuek gobernu programan hitzartutakoa betetzen dutela. “Gehiengo handi batek” onartzeko moduko aurrekontuak direla uste dute. “Irundar guztien bizi kalitatea hobetzeko modukoak dira”, erantsi du Iridoyk. Zuzenketak egiteko epea amaituta, ezohiko udalbatza egingo dute Irungo Udalean, aurrekontuak bozkatzeko.