bidasoamedia bidasoamedia

Aurrekontuari buruzko xehetasunak eman ditu Hondarribiko Udalak

politika

18.900.000 euroko aurrekontua du Hondarribiko Udalak 2016rako. Diru kopuru hori zertan erabiliko duen azaldu du udal gobernuak. Baina lehenago, 2016-2019 eperako osatu duen Agintaldi Planaren berri eman du. 6 ardatz ditu, 30 helburu eta 78 proiektu zehatz. Epe luzerako helburu estrategikoak zehazteko modua izateaz gainera, kontrolerako tresna ere izango dela iragarri du Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak. Urtetik urtera berrikusiko dutela baieztatu du.

2016rako helburuak

Inpostuak eta udal tasak bere horretan mantenduko ditu Hondarribiko Udalak, 2014an eta 2015ean bezala. Inbertsioen artean, Saindua gaztelekuaren fatxada margotzea, Biteri pareko Presa eremuko etxebizitza promozioa egiteko proiektua berregitea (69.000 euro), edo Mendeluko berritze lanen proiektua egitea (60.000 euro) aurreikusi dituzte.

Era berean, 100.000 euro bideratuko dituzte Goiko Errotako aterpetxean hobekuntzak egiteko, 15.000 euro Santiagotxo elkartea eraberritzeko, 35.000 euro Udal Liburutegirako liburuak eta argitalpenak erosteko, edota 30.000 euro Kasino Zaharreko atzealdeko eremua atontzeko. Ahalegin handiena, dena den, Portua auzoko berritiartzean bukatzean, eta Alde Zaharraren sarrera hobetzean egingo dute. “2016ko urritik aurrera egitea aurreikusten dugu”, adierazi du Sagarzazuk.