bidasoamedia bidasoamedia

Autobus elektronikoak edukiko ditu Irunek

Garraioa

Autobus elektronikoaren aroa hasiko da 2018an Irunen. L1 linea, bidaiari gehien dituena, elektronikoa izango da orduan, Irungo Udalak aurreratu duenez. 2027Rako flota osoa izango litzateke elektroniko.

Horretarako, Udala-Irunbus kontratua, hamar urtero beharrean, bi urtero berrituko dute. Era berean, L4 linea sortuko du udalak 2018an: Fermin Calbeton kalea-Artia-Tenis Txingudi bidea egingo du.

Ibilbide luzeko autobus geltoki berriaren gaia ere irten da Mugikortasun Mahaian. Udala Adifekin negoziazioetan ari da, geltoki berri horren bila. Aduana kaleko alternatiba baztertuta (udalarena da eremu hori, baina zailtasunak zituen), Renferen geltoki ondoko parkina geltoki bilakatzea da udalaren asmoa.