bidasoamedia bidasoamedia

Autodefentsa ikastaroa antolatu dute Kisokun

Emakumea

Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa antolatu du Mendeluko Kisoku gimnasioak (Amutalde, 19). Larunbatean izango da, uztailaren 8an, 9:30etatik 12:00etara. 11 urtetik gorako neskek parte hartu ahal izango dute.

Doako ikastaroa da, baina parte hartu nahi duenak aldez aurretik izena eman dezan eskatu dute. Horretarako, 943 05 87 77 telefono zenbakira dei dezan eskatu dute. Kisoku gimnasioak berak antolatzen du ikastaroa, eta Hondarribiko Udalaren eta Euskadiko Karate Federazioaren —Emakumea eta Kirola programaren barruan— laguntza du.