bidasoamedia bidasoamedia

Auzolanean konponduko dute Amuteko auzo elkartea

herri mugim.

Amute-Kostako bizilagunek auzolana egingo dute, auzo elkartearen egoitza konpontzeko. Irailaren 16tik 18ra izango da, ostiraletik igandera. Mantenu eta garbiketa orokorreko lanetarako deitu dituzte bizilagunak, eta hurbiltzen den jendearen arabera, lan ezberdinak egingo dituzte: iturgintza, elektrizitatea, zurgintza, pintura, informatika, garbiketa, erosketak etab.

Lan horiek ostiralean antolatuko dituzte, 18:00etatik 20:0etara. Larunbatean, 9:00etatik 20:00etara ariko dira lanean. Igandean goizez bakarrik elkartuko dira, 10:00etatik 13:00etara, jasotzeko, garbitzeko etab. Lanen aurreikuspen bat egiteko, izena emateko eskatu dute, 652 72 73 74 telefono zenbakira deituta, edo whatsapp mezua idatzita. aavamutekosta@gmail.com helbide elektronikora ere idatzi daiteke.

Urriko lehen asteburuan egingo dituzte Amute-Kostako jaiak, eta ekitaldi asko auzo elkartearen egoitzan egingo dituzte. Horretarako, lokala atondu beharra dute.