bidasoamedia bidasoamedia

Azken eraso matxistek erantzuna izan dute Bidasoan

Indarkeria

Asteotako eraso matxisten aurkako kontzentrazioa deitu zuen TAS Txingudi Anti Sexista plataformak ostiralean, urtarrilaren 20an, 19:30etan Zabaltza plazan. Bertaratu zirenek “nazkatuta” daudela adierazi duten. Hausnarketa indibidual eta kolektiborako deia luzatu zuten, eta erakundeei “ardura” eskatu zieten.

Bi hildako izan dira bost egunetan, indarkeria matxistaren erruz. Urtarrilaren 10ean, Portugaleten, 90 urteko emakume bat hil zuen, ustez, semeak. Urtarrilaren 14an, Burlatan, emakume bat hil zuten. Bikotekideak hiltzailea bera izan zela aitortu eta Ultzama ibaira bota zuela argitu zuen. Gorpua Iruñean aurkitu dute, Arga ibaian. Hurrengo egunean, urtarrilaren 15ean, Sara Majarenas presoaren alaba, 2 urteko neska, labanaz bortizki eraso zuten, eta aitari egotzi diote erasoa.