bidasoamedia bidasoamedia

Azken segundoan galdu du Bidasoak Granollersen

kirola

GRANOLLERS 30-29 BIDASOA

GRANOLLERS: Bombóm Almeida, Cabanas (5), Marc García, Ferrer, Figueras (8), Resina (3), Silva (3). Porras, Bernatonis (2), Édgar Pérez (1), Rakocija, Reixach, Márquez (6), Tarrafeta (2).

BIDASOA: Zubiria, Cavero, J. Vázquez (3), Serrano (5), Muiña (1), Renaud(1), Lancina (4). Crowley (1), Aldaba (2), Nonó (6), Odriozola (3), Ledo, Salinas (2), Popovic (1), Redondo.

MARKAGAILUA: 1-4, 5-6, 8-7, 12-11, 16-14, 18-16 (atsedenaldia); 20-20, 23-22, 24-24, 26-26, 28-29, 30-29.

Saria lortzeko zorian egon zen ostiralean Bidasoa Granollersen. Adrià Figueras piboteak azken segundoan sartutako golak ekidin zuen puntuen banaketa. Ezustekoa eman zuen Jacobo Cuétararen taldeak, indartsu hasi baitzen ligako talde onenetako baten etxean (1-4). Pixkanaka, defentsa antolatzea lortu zuen Granollersek, horri esker, markagailuan aldea murriztuz. Atsedenaldirako, aurretik zegoen etxeko taldea (18-16).

Erreakzio horrek ez zituen irundarrak kikildu, aldagelatik bueltan oreka ezarri baitzuten berriro (18-18). Hortik aurrera, kolpeen elkar-trukea izan zen norgehiagoka. Aurrea hartzea ere lortu zuen Bidasoak azken minutuetan (28-29). Une erabakigarrian, ordea, gehiago izan zen Granollers. Baloia eskuratu zuen azken erasorako, eta Bidasoak falta eragin behar izan zuen, zortzi segundo falta zirela. Ez zuen defentsa behar bezain ondo istea lortu, eta Marquezek Figuerasi pasea emateko tartea topatu zuen. Piboteak ez zuen barkatu, eta bi puntuak etxean gelditu ziren. Irteera zaila eduki du Bidasoak, baino are zailagoa izango da hurrengo hitzordua, Bartzelonak jokatuko baitu asteazkenean Artalekun (20:30).