bidasoamedia bidasoamedia

Berdintasun ordenantza eskatu du Ezker Anitzak Irunen

berdintasuna

Irungo berdintasun ordenantza egiteko prozesua martxan jartzeko eskatu dio Ezker Anitza taldeak udal gobernuari. III.Berdintasun Plana onartu duen arren, berdintasun ordenantza martxan jartzeko urratsik eman ez duela salatu du Ezker Anitzak.

Ordenantza osatzeko prozesua irekia izan dadin eskatu dute, talde feministek eta udal ordezkaritzatik kanpo dauden talde politikoek parte hartu ahal izan dezaten. Apirilaren 26an aurkeztu dute eskaera formala HAZ bulegoan. Hainbat udaletan ere eskaera hori egin du Irabazi koalizioak; esaterako, Donostian.

Ordenantza onartzeak berebiziko garrantzia izan dezakeela adierazi du Ezker Anitzak, arrazoi ezberdinak direla eta. Alde batetik, berdintasun planean zehaztutako jarraibideak egonkortu egingo lituzkeelako, eta ez litzatekeelako udal gobernuen aldaketen mende egongo. Gainera, udala aurrekontu bat bideratzera behartuko lukeelako.