bidasoamedia bidasoamedia

Bi mila lagun erakarri ditu Gabonetako Azokak Hondarribian

Gabonetako merkatua egin zuten Hondarribiko Itsas Etxean, herriko hamahiru saltokiren parte hartzearekin, eta hainbat ekitaldi osagarriekin. Bi mila lagun baino gehiagok bisitatu dute azoka eta udalak, ezinbestean, balantze ona egin du: “Udaletik egiten dugun lehenengo balantzea oso positiboa da, merkatuan merkatariek pozik zeudela adierazi ziguten. Izango da balorazio zehatzagoa egiteko denbora, baina lehenengoak oso positiboa izan behar du”, adierazi du Maria Serrano Merkataritza alorreko zinegotziak.

Hirugarren ekitaldia izan da aurtengoa eta, zinegotziak udalaren eta merkatarien arteko elkarlana nabarmendu du: “Gabonetako Merkatuan eta kanpaina osoan parte hartzen duten merkatariei. Lan-giro ona dago, eta horrek emaitzetan ondorioa izango du. Urtetik urtera parte hartzen duten merkatari kopuruak gora egiten du eta ari gara bidea egiten”.