bidasoamedia bidasoamedia

Bi zerrendaburuak ordezkatu ditu Irungo EH Bilduk

politika

2015eko udal hauteskundeetarako aurkeztutako lehendabiziko bi zerrendaburuen ordezkatu ditu Irungo EH Bildu talde politikoak. Oinatz Mitxelena bozeramailea, eta hauteskundetako zerrendan bigarren tokian zegoen Izaskun Sorondok haien postuak utzi dituzte.

Haien ordez, zerrendako zazpigarrena eta zortzigarrena, Dani Berasategi eta Jose Cayetano ariko dira. Aldaketak EH Bilduren estrategia birbideratzeko egin dituztela azaldu du Jokin Melidak. Udal taldeko bozeramailea izango da Melida aurrerantzean: “Legegintzaldiaren erdira iritsita, lantaldea freskatzeko une egokia dela iruditu zaigu”.