bidasoamedia bidasoamedia

Bidasoa ibaiaren arroa hobetzeko proiektua aurkeztu dute

ekologia

Leitzaran eta Bidasoa ibaien arroak eta haien ibai adarrak hobetzeko proiektua aurkeztu dute. Zeregin horretan elkarlanean aritu dira Gipuzkoako Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua, eta Eusko Jaurlaritzari atxikitako Ura Uraren Euskal Agentzia. Hazi fundazioak ere parte hartu du.

Bi ibai esparruetan dauden Natura 2000 guneetan espezieen kontserbazioa bermatzea dute helburu. Horretarako, ia 3000 milioi euroko inbertsioak egingo dituzte, 2020ra arte. “Gure ibaietako oztopoak eta arazoak deuseztatzea izango da zeregin nagusia”, adierazi dute antolatzaileek. Irekibai izena jarri diote ekimenari, “ireki” eta “ibai” hitzak elkartuz.

Bidasoa ibaiaren arroan, ibaia iragazkortu eta arrain-hazkuntzaren mugimendua hobetu nahi dute. Horretarako, Berako, Iturengo (Ezkurra ibaian) eta Endarlatsako presa txikietan eta Txaruta ibaiko beste bi oztopo txikietan esku hartuko dute. Oztopoak iragazkor bihurtu nahi dituzte, bertakoak ez diren espezie inbaditzaileak kontrolatzeko, habitatak lehengoratzeko eta kalteak zuzentzeko.