bidasoamedia bidasoamedia

Bikotekidea bi hilabetez bahitua izan du gizon batek, Irunen

Emakume batek salatu du bikotekideak bi hilabetez bahitua izan duela. Etxetik ateratzeko aukera ukatua zuela dio salaketak eta soilik bikotekidearekin ateratzeko baimena zuela. Bi hilabete horietan zehar tratu txarrak jasan ondoren, etxetik alde egitea lortu du. Emakumea Irungo anbulatorioan artatu zuten ekainaren 11n. Atxilotutako gizona 41 urteko bizilaguna da, eta atzo utzi zuten epailearen esku.

Elkarretaratzea deitu dute

Irungo Udalak gertaerak gaitzetsi berri ditu eta Berdintasun Batzordean parte hartzen duten entitate guztiekin, aho batez, arbuio eta gaitzespen elkarretaratzea deitu dute. Ekainaren 12an 19:30ean egingo dute, Zabaltza plazan.