bidasoamedia bidasoamedia

Bizitoki sozialak egongo dira Hendaiako Zubiartean

Hirigintza

Hegoaldea izeneko bizotokien promozio berria eraikitzen hasi dira Hendaian. Abenduaren hasieran jarri zuen lehen harria Herriko Etxeak. Zubiartean priektuko bigarren eraikina izango da. Trenbidea estali ondoren, urte luzetan hutsik egon izan da libre gelditu zen lursailean eraikitzen ari dira.

Kaufman and Broad sozietateak aurrera eramango ditu lanak. Etxebizitzez gainera, merkataritzarako 2.660 metro marratu egongo dira eraikinean. Bestalde, lurrazpiko 420 aparkaleku egongo dira, horietako 190 publikoak. Hiri erdia biziberritzeko helburua du proiektuak.