bidasoamedia bidasoamedia

Bizkortze tekniketako ikastaroa antolatu du DYAk Hondarribian

osasuna

Bihotz Biriketako Bizkortze (BBB) teknika familian ikasteko tailerra antolatu du DYAko Irakaskuntza Eskolak Hondarribian. Martxoaren 24an izango da, Soroetagain kaleko egoitzan, 17:00etatik 19:00etara. Dagoeneko izena emateko aukera dago.

Tailerrean 6 urtetik gorakoek parte har dezakete, gurasoen edo helduren baten laguntzarekin. DYAko antolatzaileek azaldu dute bi ordukoa eta erraza izango da tailerra: “Modu erraz eta praktiko batean, bihotz-geldialdi bat identifikatzen eta honen aurrean jokatzen ikasiko dute. Gainera, etxeko txikienekin aldarte ona pasatzeko aukera paregabea izan daiteke”.

8 euro balioko du izen-emateak helduentzat, eta doakoa izango da 17 urtez beherakoentzat. Lekuak mugatuak dira, eta izena eman edo informazio osagarria eskatu nahi duenak, 943 46 46 22 telefono zenbakira dei dezake.