bidasoamedia bidasoamedia

Bosgarren edizioa izango du Hendaia Film Festibalak

kultura

Urriaren 19tik 22ra izango da aurtengo Hendaia Film festibala. Festibalaren irekiera ekitaldia ostegunean19:30ean izango da, Hendaiako Varietes zinemagelan. Bertan emango dituzte jaialdiko filmak.

Lehenago, artisten erakusketa baten aurkezpena egingo dute Mendi Zolan kulturgunean. Ostegunean arratsaldeko 18:00retan, Silviua Dotta, Sylvie Estaynou, Soledad Aragon, Gari Garaialde eta Chistophe Paviak osaturiko erakusketa anitza aurkeztuko dute. Hartan, argazkiak, margolanak edota ile-apainketak ere proposatuko dituzte.