bidasoamedia bidasoamedia

Brontzea lortu du Areitiok Munduko Trialsin Txapelketan

kirola

Munduko Trialsin Txapelketan hirugarren gelditu da Ion Areitio, Txinako Chengdu hirian. Brontzezko hirugarrena du Areitiok, bigarrena segidan (2013an lortu zuen lehenengoa). Finalerdian laugarren izan da, baina finalean podiumera igotzea lortu du, Abel Mustielesen aragoarraren eta Dominik Oswald alemaniarraren atzetik.