bidasoamedia bidasoamedia

Bueltan da Asexorate

Gazteria

Irungo CBAn egingo dute berriro Asexorate sexualitatearen ikuspegi positibo eta osasungarria bultzatzeko programa. Iaz jarri zuten martxan lehen aldiz, eta hartzaileen balorazioa baikorra izan zela baieztatu du Josune Gomez Gazteria arloko ordezkariak.

Bi egitasmo daude programaren baitan: aholkularitza eta tailerrak. Gazteei, eta haien erreferente diren guraso edo pertsonei bideratuta daude, gaiari buruzko kontzeptu zabalagoak izateko. Sexualitatearen inguruko printzipio eta balioen inguruan kontzientziatu eta sentsibilizatzeaz gain, uste faltsuetan oinarritutako mitoak desegin egin nahi dituzte.

Bi aholkularitza mota

Aholkularitza aurrez aurre edo telefonoz egiten dituzte. Aurrez aurrekoak hilabete bakoitzeko azken ostiraletan izaten dira, CBAko Igazte bulegoan, 17:00etatik 19:00etara. Itsaso Carrizo sexologoak izaten du saioak gidatzeko ardura. Lehenengoa, urriaren 29an izango da. Telefono bidez galderak egin nahi duenak 943 50 54 44 edo 943 50 54 40 telefono zenbakietara deitu edo whatsapp mezua 607 77 11 73ra idatz dezake.