bidasoamedia bidasoamedia

Bukatzear daude Pio Barojako lanak

Hirigintza

Ia amaituta daude Irungo Pio Baroja kalea eta Portu plaza berrurbanizatzeko eta irisgarritasuna hobetzeko obrak. 10 hilabeteko epea eduki du proiektuak, eta 807.720,63 euroko aurrekontua. Urbycolan SL enpresak aurrera eraman ditu lanak.

Pio Baroja kalearen erdialdean, baldosa koloreztatuzko gune bat dago, Cipriano LarraƱaga kalekoen antzekoak. Zoladura berri bat da, kutsatzen ez duena eta, gainera, ibilgailuen gasak ere xurgatzen dituena. Azpimarratu, era berean, azpiegiturak hobetu direla, hala nola, fekalen eta euri-uren saneamendu-sareak eta hornidura-sareen zati bat. Argiteriari dagokionez ere, dena berritu da.

Oinezkoentzako espazio gehiago

Pio Baroja kalea zirkulazio-errei batekin geratu da, 10 zenbakitik 18raino. Bertan, oinezkoentzako dagoeneko zolatuta dagoen gune batean norabidea aldatu ahal izango dute ibilgailuek, edo geldirik geratu, beste norabidean datorren ibilgailua pasa arte.