bidasoamedia bidasoamedia

Chiapas Enea Gobernuz Kanpoko Erakundea sortu du Ion Elizalde hondarribiarrak

hezkuntza

Gobernuz Kanpoko Erakundea sortu du Ion Elizalde hondarribiko zinegotzi eta alkateorde ohiak. Chiapas Enea da proiektuaren izena, eta Mexikoko Chiapasen garapen proiektu bat eratzea du helburu. San Cristobal de las Casas hiriaren ondoko komunitate batean eramango dute aurrera. Bertan, 270 pertsona eta 70 familia bizi dira.

Batez ere, emakume indigeneei zuzendutako ekimena da. “Lehen Hezkuntzako ikasketak amaitzen dituenean, oso aukera gutxi izaten ditu formazioarekin jarraitzeko”, nabarmendu du Ion Elizaldek. Batetik, komunitateko emakumeei ikasten jarraitzeko aukera emateko helburua du proiektuak. Bestetik, ingurak turismoa erakartzeko duen ahalmena garatu nahi dute. Ikasketak burutu ondoren, indigenek turismoan lan egiteko aukera izan dezaten.

Proiektuak 400.000 euroko aurrekontua du. Hondarribiko Udaleko Kooperazio eta Garapen Departamenduak 5.500 euroko diru laguntza eman dio. Gainerakoa lortzeko, enpresa pribatuetan eta beste erakundeetan “ate joka” aritu direla adierazi du Ion Elizaldek. Gobernuz Kanpoko Erakundeekin ere bildu direla onartu du hondarribiarrak: “Beste Gobernuz Kanpoko Erakundeekin harremanetan egon gara, haien esperientziaren berri izateko, eta akats berdinak ez errepikatzeko”.

Babesa emateko afaria, Laian

Urtarrilean jarriko dute proiektua martxan. Lehenago, proiektua babesteko afari solidarioa antolatu dute Laia jatetxean, abenduaren 11n. Proiektuaren aurkezpen publikoa egingo dute bertan. chiapashondarribia@gmail.com helbide elektronikoaren edo 665 70 19 20 telefono zenbakiaren bidez eman daiteke izena. 5.500 euroko diru laguntza eman dio Hondarribiko Udaleko Kooperazio eta Garapen Departamenduak Chiapas Eneari.