bidasoamedia bidasoamedia

Datu positiboak utzi ditu abenduko zubiak, turismoari dagokionez

Turismoa

Turismoaren inguruko datu baikorrak eman ditu Bidasoa Bizirik garapen agentziak. Abenduaren 5etik 8rako asteburu luzean, 1934 bisitari hurbildu dira Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetara. 1557 Arma Plazakora, 187 Kirol Kaian dagoenera, eta 190 Irungo Luis Marianokora. Hotelen okupazioa %80,7koa izan da, bataz beste. Irunen %82,63ra heldu da.

2015 osoan zehar, aurreko urteko okupazio datuak hobetzen ari dira eskualdeko hoteletan. Aste Santuan, esaterako, hotelen okupazioa %88,46koa izan da. 2014an, aldiz, %76,36koa izan zen. Udaran, hotelen okupazioa %86,18koa izan zen uztailan, eta 94,40koa abuztuan. 2014an, %75,29koa eta %87,75ekoa izan zen. Urteko bataz bestekoa %64,78 inguruan dabil orain, abenduko azken asteetako datuak falta badira ere. Ia 10 puntu gutxiagokoa izan zen bataz bestekoa 2014an: %56,50.

Bulegoetako kontsultak

Turismo bulegoetan jaso dituzten kontsultek ere gora egin dute. 97.152 jaso dituzte 2015ean, Hondarribiko Arma Plazako eta Kirol Kaiko, eta Irungo Luis Marianoko turismo bulegoetan. Galderak pausatu dituztenen %12,76 atzerritarrak izan dira. %19,94 Frantziakoak, eta %67,30 Espainiako Estatuko beste tokietakoak.