bidasoamedia bidasoamedia

Dies Oiassonis Jaialdia egingo dute Irunen

Dies Oiassonis jaialdiak Irungo kaleak hartuko ditu uztailaren 12tik 15era. Oiasso museoaren ingurua eta hiriko zenbait kale propio apainduko dituzte, duela 2.000 urteko Oiasso hiriaren itxura emateko. Denetarik prestatu dute: artisautza, fabrikazio teknikak, errekreazioakā€¦

Nabarmentzekoak dira Navigiumm Isidis prozesioa, gaueko erromatar zirkua, erromatarren legioaren espedizioa edota ohiko azoka (80 postu baino gehiagorekin). Era berean, pintxo dastaketa berezia antolatu dute aurten. Hiriko 30 taberna baino gehiagok parte hartuko dute, erromatarren garaiko jakiak prestatuz. Gainera, hilaren 13an (ostirala), gourmet afaria egingo dute, Felix Manso, Danako eta Basque Corner jatetxeen eskutik.