bidasoamedia bidasoamedia

Egoera ekonomiko ahulean daudenak babesteko hitzarmena sinatu dute Irungo Udalak eta Iberdrolak

Gizarte gaiak

Beharrezkoak diren koordinazio tresnak ezartzeko akordioa sinatu dute Irungo Udalak eta Iberdrolak, egoera ekonomiko ahulenean dauden irundarrek fakturak ordaintzen ez dituztenean, argindarraren edo gasaren hornikuntza eten ez diezaieten. Hitzarmenak urte bukaerara iraungo du, baina baieztatu dute “modu tazituan” berrituko dutela urtero.

Kasu bakoitzeko mekanismo bat jarriko dute martxan, hiritarrak gizarte zerbitzuei abisua pasa ondoren. Balorazio tekniko bat egin eta gero, laguntza ekonomikoa jasoko dutela iragarri dute Badakigu egungo testuinguruan pertsona askok nolako zailtasunak eta konplexutasunak dituzten bizitzeko eta hori kontuan hartuta jokatzen dugu”, adierazi du Ignacio Galán Iberdrolako presidenteak.

Era berean, konpainiak bere burua eskaintzen du energia-eraginkortasunaren gaian aholkularitza eta informazioa emateko, gaur sinatutako hitzarmenaren xedearekin lotutako alderdiei buruz halakorik behar izanez gero. Azkenik, bi instituzioek akordioaren jarraipena egiteko batzorde bat sortzea adostu dute; bakoitzak bi kide jarriko dituzte horretara.