bidasoamedia bidasoamedia

Eguberriek ez dute eragin handirik izan Irungo langabezia datuetan

Lan mundua

Gabonetako kanpainak ekarri ohi dituen kontratazioek ez dute langabeziaren apaltze handirik eragin Irunen. Erabat behatokiak emandako datuen arabera, bi lanpostu baino ez dira sortu abenduan. 3.999 langabe daude gaur egun Irunen, %14ko langabezia tasarekin. Hondarribian 41 langabe gutxiago egon dira abenduan, Gabonetako kanpainaren eraginez, neurri handi batean. %8,9ko langabezia tasa du Hondarribiak, eta 702 dira langabeak. 2011 urteaz geroztik, datu onena da.

Edonola ere, 2016 urteko dinamika ona izan da Irunen. 2015eko abenduarekin alderatuta, 563 langabe gutxiago daude orain Irunen. 159 gutxiago dira Hondarribian. Gipuzkoa mailako langabezia tasaren apaltzearekin alderatuta, baino bi puntu eta erdi handiagoa izan da Behe Bidasoa eskualdekoa, 2016 urtean zehar.

Lanpostuak adinaren eta sexuaren arabera

Abenduko datuen arabera, kontratazio berriak adin tarte guztietan egin dira. Baina 43 lanpostuttik 38, 25 eta 45 urte arteko emakumeek lortu dituzte. Gizonezkoen artean, aldiz, langabeziak gora egin du 25 eta 65 urte arteko tartean, eta 25 urtetik beherakoetan baino ez da apaldu. Sektoreei erreparatuta, industria eta zerbitzuak dira lanpostu berri gehien ekarri dituztenak. Eraikuntza arloan, aldiz, %66emendatu da langabeen kopurua.