bidasoamedia bidasoamedia

Egurrezko egitura izango dute Muliate IIko etxeek

Hirigintza

Egur kontralaminatuko oholen bidezko eraikuntza sistema aurrefabrikatua erabiltzen ari dira Hondarribiko babes ofizialeko etxe promozio berrian. Egungo Muliateko etxeen parean ari dira egiten Muliate II, Biteri, Tximista eta Saindua kaleen artean.

Egurrezko eraikuntza sistemari esker, ia energia kontsumorik gabeko etxeak izango dira. Guztira, 65 etxebizitza egingo dituzte promozio berrian, 32 salmentakoak eta 33 alokairukoak. EAEn lehen aldia da promozio publiko batean alokairuzko etxebizitzen kopuruak salmentazkoena gainditzen duela.