bidasoamedia bidasoamedia

Ekaineko lehen asteburuan izango da Bioterra

ekologia

Bioterra azokaren hamalaugarren edizioa hartuko du Ficoba erakustazokak, ekaineko lehen asteburuan.Elikagai ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka da Bioterra. Ekainaren 2tik 4ra irekiko dute, 10:00etatik 20:00etara.

170 erakusketari baino gehiago egongo dira aurtengo edizioan, eta 70 jarduera baino gehiago eskainiko dituzte. Hiru gune handitan banatu dute azoka: Bioterra gunea (nekazaritza, kosmetika eta ekoturismoko enpresek hartuko dute parte bertan), Naturall gunea (Osasunaren eta ongizatearen gunea) eta Geobat gunea (geobiologiako, bioeraikuntzako, energia berriztagarrien eta kudeaketa ekologikoko erakusketariak).

Bisitarien artean garraio publikoaren erabilera sustatzeko nahiarekin, Euskotren-ekin Bioterra azokara joateko txartel bereziak ateratzeko akordio batera iritsi dira. Asteburuan zehar, Bioterrak, orduro, zozketak egingo ditu: produktu ekologikoen sorta bat zozketatuko du, 125 euroko erosketa-kupoia eta Diametro 200 jatetxean bazkaltzeko eguneko menuko 20 bonu. Azokara sartzeko sarrerak 3 euro balio du. 12 urte beherako haurrek doan sartzeko aukera izango dute.